Udazkena
Azaroan zehar udazkena landu dugu. Zuhaitzak, hostoak, soroetako koloreak eta urtaro honetako fruituak: hurrak, mandarinak, sagarrak, intxaurrak, gaztainak… Pasabidea apaintzeko ekarritako adar, hosto eta makilekin baso eder bat egin dugu.Gaiari bukaera emateko askari bat prestatu dugu, hort
arako denon artean erosketen zerrenda egin, dirua hartu eta dendara abiatu gara. Arratsaldean taldeka frutak zuritu, garbitu, plateretan jarri eta dena prest zegoenean... JATERA!.Egindakoaz ez ahazteko dossier bat egin dugu argazki eta guk egindako testuekin. Gure albuma ikusi nahi ba duzue gelatik pasa.Itxoiten zaituztegu, etorri.


Zabaldu
del.icio.us
Ez dago erantzunik »
Erantzun bat idatzi